JEIKI DADILA GEHIENGOA EUSKAL HERRIAN PP et PSOE, bata zein - TopicsExpress



          

JEIKI DADILA GEHIENGOA EUSKAL HERRIAN PP et PSOE, bata zein bertzea, ari zaizkigu aspaldi honetan eta hartan, betidanik, euskal herritarron nahia xantaiatzen, batzutan hala, bertze batzutan hola.Moduak eta itxurak aldakorrak badira ere, beti berdin, lelo berberak. Guk lor dezagun ez dakidan zer -- niri behintzat ahantzi baitzait denboraren denboraz zer lortu behar genuen eta--, beren xantaia politikoa muturren aurretik jarri zizkiguten lotsarik gabe, herenegun, gaur jartzen diguten bezala eta bihar berdin jarriko diguteneko esperatzarekin. Hori bai, leloari koma bat ere aldatu gabe. Aspaldi hartan asmatu zuten ETAk armak entregatu behar zituela, bere burua desegin behar zuela erakunde moduan eta istrionikoena, barkamena eskatu behar zuela, ez dakigu baina nori, euskal gizarteari, Espainiari ala biktimarioari. Geroxeago ala aurreraxeago erraten digute ETAk ez duela inoiz ezer ikusirik izan politikagintzarekin, beren ekintzak mafiosoak izan baitira eta. Ezer ikusirik ez ba zuen politikagintzarekin zergatik jartzen dituzte xantai baldintza berberak zenbait helburu politiko lortu bai ala lortu ez ditzagun beti ere xantaiari hauek baimena horretarako eman behar digutelarik? Dudarik ez, hori guziori asmatu duten xantaizko trikimailua bertzerik ez delako eta dirudienez bertan part xantaitzan lasai etzanda nahi baitute egon in sekula sekulorum. Aurpegi makala ala musu eder urdin dute espainol hauek zeren eta euskal herritarrok gara hemen damutu behar garen bakarrok, ETAri soilik damua eskatzen zaion arren. Eta 200 urtetako espaniar nazionalismoak eginiko triskantzak? Herri hizkuntzen,kulturen eta haien politikak erailtzea manu militari batzutan eta bertze batzutan espainiarren legearen indarrez, eginiko ondorioez eskatuko al du inoiz Espainia nazionalak ezelango barkamenik? Eskatuko al dio Euskal Heriari eta Kataluñari bederen? Nik uste dut ez diola inoiz ere Espainia Nazionalak berak desgertarazi nahi zituen nazio herriei inongo barkamenik eskatuko. Zetan bada gu euskaldunok ala basko sentitzen garenok ala ETAk berak eskatu beharko lioke barkamenik espainiar gizarte nazionalari? Argi dago aspaldiko xantai batekin topo egin dugula eta aterabidean dagoen ate trankatua zabaltzeko ez dutela balio lausenguek, are guttiago koipe emateak, irmoki trabatu baitu espainiar etsaiak. Irtenalde horretan ez dago aterramendurik . Aterabide bakarra bertze nonbait egon daiteke, bai ...hortzak erakutsi... erakutsi eta haginka egin. Metodo bakarra Kataluñan martxan jarri nahi duten berbera: Eman ahotsa herriari, Herriak erabaki dezala erreferendum edo eta kontsulta batean. Gehiengoaren erabakiak zabalduko digu bertze ate bat, guk eginiko bertze ate bat, bertzeak ez zuen aterabiderik, trabatua ez ezik tonaka lur itota zegoen. Milaka tona lur ez da kentzen ez lausenguz ez koipea ematen, koipeemailea esperientzidun jaioa izan arren trabailuotan. Koipe bakarra, ausardia politikoa da, gaur egun PNVk minimoena ere erakusten ez diguna. Ez dezala pentsa gauden eremuan gaudela, PSOE-PSEk erakarriko duela gugana, ez baitu honek ezer Kataluñakoa. PSErik % 80a espainia nazionalekoa izan da beti. Jatorriz espainiar nazionalistak, historikoki Euskal Herriaren etsaiak baita. Luze litzateke honetaz elekatzeaeta ez luke mereziko idazki honetan.Espainia"nazionala" bakarrik interesatu bait zaie beren ibilbidean. Hauei beraz, bertzelako Espainiarik zegoen, egon den ala egon daitekeen ere, axola kaskarra izan zaie beti. Aukera izan dutenean udaletxeetan, euskal eta nafar gobernuan ala Madriden, askotan mozorroarekin ala bertze batzutan mozorrorik gabeko politika españolista eraman dute aurrera modu azkar eta inteligenteaz, erranez gehienetan kultura unibertsalean ari zirelarik, gaztelaniaz soilik zekitenek! Hor dugu Nafarroa adibide, Espainia nazionalak dirau eta dirau, oraintxera arte behintzat, PSOEk eutsi egiten diolako. Espainia nazionaleko zaindaria Nafarroako PSOEa da. Ez dago bertze biderik ez eta soluziobiderik , herri honek autodeterminazioa behar du segituan ala hil egingo da laster denboraren gorabeheren poderioz, Gehiengoak erabaki dezala eta modu onez eta demokratikoez jeiki dadila gehiengoa Euskal Herrian. Thomas Trifol
Posted on: Mon, 05 Aug 2013 19:45:10 +0000

Trending Topics



Recently Viewed Topics




© 2015