“MODA ABANTO ZIERBENAN” BLOGGER LEHIAKETA Gaia: MODA ABANTO - TopicsExpress



          

“MODA ABANTO ZIERBENAN” BLOGGER LEHIAKETA Gaia: MODA ABANTO ZIERBENAN Lehiaketaren helburua da Moda Desfilea ezagutaraztea eta sustatzea. Desfilea Gallartako Eusko Gudariak plazan egingo da, 2013ko irailaren 13an, 19:00etan. Izen-ematea: Irailaren 11 baino lehen eman behar da izena. Horretarako, eskabidea igorri behar da [email protected] helbidera, honako datu hauek adierazita: Blogaren arduradunaren izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, posta-helbidea, adina eta blogaren/webgunearen/gizarte-sarearen… helbidea. Betekizunak: Gutxieneko adina: 18 urte. Bloga euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egongo da. Ekitaldiaren difusioa errazteko, ingelesa ere onartuko da. Bloga abuztuaren 31 baino lehen sortu behar da, eta eduki originala izan behar du. Parte-hartzaileek bermatu egiten dute behar diren eskubideak dituztela, blogen jabetza intelektualari eta industrialari dagozkionak barne, besteak beste. Halaber, bermatu egiten dute lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko behar den beste edozein baimen dutela. Aurkezteko epea: Edukiak, gehienez ere, irailaren 11n aurkeztuko dira, [email protected] posta elektronikoaren bidez. Sariak: Irabazleak Abanto Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkartearen 100 €-ko opari-txekea eta aitorpen-diploma jasoko ditu. Antolatzaileak: Abanto Zierbenako Udala, Abanto Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkartea eta Nanui. Informazioa: Telefono-zenbakia: 94 636 36 44.
Posted on: Mon, 05 Aug 2013 10:19:03 +0000

Trending Topics



Recently Viewed Topics




© 2015